Skip links

Garaikidea eta originala

Etxebizitza baten berrikuntza integrala, Donostia. 50 m²

Etxebizitza hau arkitekturari, diseinuari eta interiorismoari buruzko hausnarketa bat da. Oinarri nagusi bat planteatu dugu: historia bizirik mantentzea, lehendik dagoena errespetatzea eta jatorrizko arkitektura eta materialak zaintzea.

Mugimendu-gune dinamikoak bihurtzen diren espazio moldaerrazak sortu ditugu, begirada eta mugimendua oztopatu ohi dituzten hesi fisikoak kenduta bolumenaren konexio espazialaren bitartez. Guneak antolatzeko argi naturala kontrolatzea da giltza. Argia artisau-erara eta bertako pinuz egindako euskarrietan ipinitako opal polikarbonatozko horma-ate mugikorretatik iragazita sartzen da.

Material ekologikoak, iraunkorrak, birziklagarriak eta berrerabilgarriak, hala nola, kakao-azaldun linoliozko zorua, PEFC baso-ziurtagiria duen bertako urkiz egindako fronteak, ratan naturala, lihoa, disolbatzailerik gabeko pinturak, 100 urteko baldosa hidrauliko berreskuratuak eta XX. mendearen hasierako leihoetako jatorrizko zur zaharberritua dira diseinuaren balio nagusiak.

Donostiako gune erromantikoan eta Artzain Onaren katedraletik metro gutxi batzuetara dagoen eta estilo nordikoaren eta japoniarraren arteko estilo garaikidea duen etxebizitza hau argiaren eta hutsaren arteko oreka mantentzen duen espazio bihurtu da.

Skip to content
Explorar
Arrastar