Skip links

Urban interior. Hiria eta patioak

WorkHome. Etxebizitza/lantoki unitateak, Shoreditch-en, Londresen

Londresko East End-eko Soreditch auzoaren egoera aztertuta, arretagunea hiriaren irakurketan ezarri zen diseinuaren proposamenarekin hasi aurretik. Hiri-blokearen kokapena hiriaren inguruarekin nola konektatzen den ulertzeko, “ibilbidea eta lekua” kontzeptua aztertu zen Shoreditch auzoaren kokapenarekiko eta ingurune hurbilarekiko.

Proiektu honen interesa hiriko plangintzaren gune irekietan oinarritzen da. Gune horiek ez dira kaleak edo plazak, hiri-bloke baten elementuak baizik; eta, une jakin batzuetan, hiriko ehunaren parte izanik, erabilera publikoa proposatzen da.

DISEINU ESTRATEGIA
Plan nagusi honek gune publiko bat eskaintzen dio hiriari blokearen barruko patioan. Patioa arte-lantegiz eta galeriaz inguratuta dago eta sarbideak guztiz ireki daitezke. Eta hala, barne-espazio eta espazio publiko bihurtzen dira, eta sarbidea eraikinaren kanpoaldeko fatxadatik eta barruko patiotik dute. Gune publikoa erlazionaturiko terminotzat ulertzen da; lotuta dago eraikinekin, espazioak elkarrekin eta tarteko eta trantsizioko espazio horien bitartez sortzen den mugimenduarekin.

WORKHOME. DUALISMOA ETXEBIZITZAREN ETA LANAREN ARTEAN
Workhometzat jotzen dugun tipologiari jarraiki diseinatzen dira gela unitateak. Etxebizitza/lantoki tipologia geroz eta ospetsuagoa da; banaketa egoki batekin eta diseinu arduratsu batekin, hiritarrentzat tipologia iraunkor eta ekonomiarentzat tipologia positibo bihurtzen da. Era berean, familia bateratzeko aukera bat da eta aukera arduratsua ingurumenarentzat.

Skip to content
Explorar
Arrastar