Experiential Beer Garden
Diseinua Villa Zarri Bodegan, Italia. 5000 m²
1578an eraikitako Villa Zarri jauregiaren lorategietan kokatuta, luzapen moduko bat diseinatu dugu, garai bateko bodegari erantsitako berotegi moduan, arkitekturaren ikuspegitik erabateko kontrastea markatuz. Bolumen zeharrargi berria hego-mendebaldeko eta hego-ekialdeko altxaeretan kokatu da, eta bisitarientzako sarrera nagusia bihurtu da.
Fatxada berria egiteko polikarbonato zelular zuri opala erabili da, isolatzaile gehigarria, aire zabaleko UV iraunkortasuna eta transmitantzia termiko baxua dituena. Leihoak aireztapen naturalerako erabil daitezke. Bolumen berri honekin eraikina ekialdea-mendebaldea ardatzean barrena hedatzen da, hegoalderantz orientatutako altxaera maximizatzeko.
Bodega zaharra barrutik garagardogintza naturalaren prozesuko 3 etapa nagusiak jarraituz antolatu da kontzeptualki. Bakoitzak bere funtzio berezia betetzen du: Laborategi-eremua (malteatua). Erabilera anitzeko eta dastaketa gela (lupulua gehitzea). Denda eta jatetxea (hartzidura).
Barruko arkitekturari dagokionez, kontzeptu irekiko espazio bakarrean oinarritzen da, hesirik gabeko espazioaz gozatzeko eta barrualdearen ikuspegi panoramikoa izan ahal izateko. Diseinuaren oinarrian dagoen konposizioan jatorrizko materialak, hala nola, hormigoia eta altzairua, eta material berria, polikarbonato opala, uztartu dira, aldi berean industriala eta garaikidea den estiloa sortuz.
Bodega zaharraren proposamen arkitektoniko honen bidez nolabait ere elkarrengana hurbildu dira aldamenean dagoen Villa Zarri jauregia eta inguratzen duen lorategi errenazentista italiarra.