Skip links

Matia

Etxebizitza baten Home Staginga Antiguo auzoan, Donostia. 65m²

Antiguon, toldo txuri-urdinez jantzitako Ondarretako hondartzatik oso hurbil dagoen etxebizitza honen jabeen helburua etxea turistentzat erakargarria bihurtzea zen. Aurkitu genuena 65m²ko apartamentua izan zen, pasillo luzea, sabai baxuak eta argi naturala oztopatzen zuten gune txikiak zituena. Argi zegoen…. Goitik behera eraberritu behar zen.

Alderdi teknikoekin hasi ginen, beraz, eta instalazio-proiektu berria egin genuen, zoruak nibelatu genituen eta egokitzapen termikoa eta isolamendu akustikoa gauzatu genituen. Behin fase hori proiektatuta, zirrara eragingo zuen eta liluratzeko gai izango zen leku bat sortzeari ekin genion.

Horrela, banaketa antolatzeko erdian kokatu dugu erabilera komuneko gunea, eta alde banatan logelak. Gune komun bakarraren ideia hori indartzeko, nolabait ere disimulatu egin dugu logeletarako sarbidea, arrasean geratzen diren eta hormako lakatu bera daramaten moldurarik eta markorik gabeko ezkutuko ateen bidez, eta horrekin segida eman diogu hormari. Ate nagusia eta etxebizitza iparraldera mugatzen duen horma osoa kolore ilunez margotu ditugu, koloreak sabairaino jarraitzen du eta bere baitan biltzen du sarrerako gune osoa.

Pasilloa kendu egin dugu erdian erabilera komuneko gune bakarra gera dadin, eta txoko ezberdinak hormarik egin gabe bereizi ditugu. Kalitatezko aireztapen naturala diseinatu dugu, eta lehen ez zuen zabaltasun sentsazioa eman diogu leku osoari, sabai aizunak eta beharrezkoak ez diren hormak kenduta.

Aldamenetan ikusten ez diren logelak dituen kaxa argi honetan irla moduan antolatutako sukaldeak markatzen du zirkulazioa eta antolatzen du sortu berria dugun lekua. Sabaiei gorantz bultza egin zaie zabaltasun bertikala sortzeko, eta hormak kendu egin dira sakonera horizontala lortzeko. Sekretu bat baino gehiago ezkutatzen duen bolumen xumea da. Atsedenalditxo bat eta hondartzara!

Skip to content
Explorar
Arrastar