Muelle de la Jarana
Etxebizitza baten berrikuntza integrala Donostiako portuan, 120m²
Goitik behera eraberritu dugun etxebizitza hau Urgull mendiaren hegoaldeko magalean, Donostiako arrantza-portu zaharrean dago, hirigune historiko bete-betean eta Kontxako badiara begira. Postala dirudien markoan, garai batean Jarana auzoa izan zenean, kokatuta dagoen 120 m2ko etxebizitza honen jabeek desio bakarra zuten: “etxea bizi egin nahi dugu”.
Zurez eta hormigoiz eraikitako egiturak etxebizitza osoan protagonista izango den dualismo materiala markatzen du. Arkitektura eta eraikuntzako materialak bistaratzea eta elkartzea, eta elkar ukitzea lortu dugu. Berreskuratutako zurezko zutabea eta habeak eta hormigoi biluzia sabaietan. Hormigoiak eta zurak osatutako dualitate hori areagotzeko harmonia materiala sortu dugu zoruen eta sabaien artean. Mikrozementuz jantzita daude gune komunetako zoruak eta hormak, eta haritz-zurez logeletako zoruak. Bi zoruak elkartzen diren lekuan, arrasean, letoizko marra sotil bat baino ez.
Erabilera komuneko gune zabal bat sortu dugu, eta hegoaldeko fatxadan itsasora begira dagoen 20 m2ko terraza batera du irteera. Sukaldea eta jangela konbinazio kromatiko eta material biribilez eta leunez jantzi dira, eta zeta-beltza eta bromo-grisa terrazarako sarrera duen hegoaldeko fatxadaraino luzatzen dira. Jatorrizko zurezko zutabea irlak besarkatzen du, eta gainetik, berriz, zurezko habe nagusiak zeharkatzen du. Sarrera nagusitik hasita etxearen bihotza da gune ireki hau. Erdian irla duen sukalde zabalak mugatzen eta antolatzen du etxebizitzarako sarrera. Eta Kontxako badia parez pare dagoela itsasora begira kozinatzen da bertatik.
Espazio homogeneoa eta koherentea sortzeko elkarri besarkatuta, harmonian, dauden material noblez sortutako bizitzeko leku bat. Koro, Joxemari, Eneko eta Nahia. Donostiako benetako harribitxia.